Berriak eta alertak

Nafarroako Bertso txapelketaren final laurdena Tafallan ospatuko da

13/09/2021

Urriak 9an izango da 17:30ean Kultur Etxean. Sarrerak iada helbide honen bidez eros daitezke



Uste baino beranduago dator 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, 45.ena. Urte hasieran izan behar zena pandemiak atzeratu zuen, eta udazkenera ekarri. Bitartean, hankaz gora jarri zaigu bizitza, eta bizitzarekin, bertsolaritza. Izurriak erabat moteldu du bertso plaza, eta agerian utzi du kulturgintzaren hauskortasuna. Eta beraz, txapelketak bultzada ere izan nahi du, plazak berriz indartzen joan daitezen, eta aldarri, bertsogintzaren eta kultur sorkuntzaren defentsan. Kultura, erantzukizunez, segurua da.


Bi hilabetez, Nafarroaren berdeak, horiak eta gorriak zeharkatuko ditu 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Bide bat bertsoarena, euskara Nafarroan barrena barreiatzeko, mila kolore eta mila Nafarroa diren Nafarroa honetan. 29 bertsolarik eman dute izena aurtengo txapelketan, eta behin aurrekanporaketak igarota, 24 izanen dira Izaban abiatuko den ibilbidean. Azaroaren 28ra arte, zortzi saiotan ariko dira, beste horrenbeste herrietan. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian elkartuko dira batzuen eta besteen bideak, finalean. Bertsolariekin batera, epaileek, gai-jartzailek, antolatzaileek eta hamarnaka laguntzaileek eginen dute posible egitasmoa.


Urteak joan urteak etorri, Nafarroako euskal kulturaren ekitaldi garrantzitsua bihurtu da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Baina ez da bat-bateko lorea, urtean zehar egiten den lan isilaren fruitu baizik, eta bertsolaritza transmititzeko egindako lan eskergaren ondorio zuzena. Gozatu eta gozarazteko unea iritsi da. Iritsi da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa.


The post Nafarroako Bertso txapelketaren final laurdena Tafallan ospatuko da appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies