Berriak eta alertak

Aste santu honetan Tafallaz gozatu Gastrobisitak, Mencos Jauregia eta Multiabentura jarduerekin

24/03/2021

Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoak hainbat jarduera proposatzen ditu aste santuko oporrak bertan gozatzeko. Bai gure herrira etorri nahi dutenentzat, bai Tafallako kultur eta natur ondarea ezagutu nahi dutenentzat.


Horretarako, “Gozatu Tafalla” lelopean, hau proposatzen du:



GASTROBISITAK


Apirilaren 1, 2, 3 eta 4an. Joan den udan oso harrera ona izan zuen jarduera honek hiriko alde zaharrera eta bertako eraikin enblematikoetara bisita gidatu kultural bat proposatzen du, gainera, hiriko hainbat establezimendutan bertako produktuak dastatu ahalko dira.


Bisitak 11:00etan hasiko dira eta abiapuntua Udalaren atea izango da. Kostua 7 eurokoa izanen da (3 urtetik 13 urtera, 5 euro), prezio murriztua izanik Udalak jarduera finantzatzen duelako.


BISITA MENCOS JAUREGIRA


Egun horietan bertan (apirilaren 1, 2, 3 eta 4an), Mencos jauregiko upeltegia bisitatu eta familiak sortzen duen ardoa dastatu ahal izango da. Upategia 17:00etatik 20:00etara irekiko da. Horren kostua 3 eurokoa da eta 13 urtetik beherakoentzako doan izango da.


Bi jardueretarako sarrerak aldez aurretik eros daitezke entradas.guiartenavarra.com webgunearen bidez, eta aurrez aurre topagunean bertan, bisita gastronomikoak hasi aurretik eta Mencos jauregiko sarreran. Osasun baldintzek mugatuko dituzte taldeak, eta sarrera webgunearen bidez erostea gomendatzen dugu. Bisitei buruzko informazio gehiago izateko, 948 741 273 telefonora dei daiteke (Guiarte Servicios Culturales).


NATURA ETA KIROLA


Era berean, zinegotzigoak Tafallako natur eta ondare ingurunearen ezagutza bultzatu nahi du eta gure herrian zein eskualdean turismo aktiboaren alde egin. Horretarako, gure herriaren inguruan seinaleztatutako bidezidorrak ezagutzera animatzen zaituztegu. Hauek Udalaren web orrian kontsulta daitezke:


http://www.tafalla.es/eu/turismo/paseos-senalizados-por-tafalla/


Aldi berean, zikloturismo familiarra edo BTT muturrekoena gustuko duten pertsonek BTT erdiko eremuan ere badute lekua. Tafallatik ibilbide asko abiatzen dira, zailtasun maila guztietarako seinaleztatuak. Web-orri honetan kontsulta daitezke:


https://btt.navarramedia.es



Amaitzeko, Gazteriaren Zinegotzigoarekin eta Erdialdeko Kirol Mankomunitatearekin batera, abentura-jarduera bat egingo da, Ereta pasealekuan tirolina bat jarriz. Tirolina horrek aukera emango die nahi dutenei Zidakos ibaia inoiz ez bezala ez bezala ikusteko. Apirilaren 10ean, 11:00etatik 14:00etara. Sarrera librea izanen da, baina adingabeek helduaren baimena izan beharko dute, aurreko egunetan Kolasan biltzen ahalko dena.


Pertsona guztiak gonbidatzen ditugu Tafalla ezagutu, gozatu eta dastatzera hurbiltzeko plan egokia diren jarduera hauek egitera.


The post Aste santu honetan Tafallaz gozatu Gastrobisitak, Mencos Jauregia eta Multiabentura jarduerekin appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies