Berriak eta alertak

Hurrengo 5 egunetarako aurreikuspen meteorologikoak ohiz kanpoko bero-egunak adierazten ditu, eta horrek osasunean eragina izan dezake.

29/07/2020

Alerta horia edo arrisku txikikoa Nafarroa osorako.


Uztailaren 30ean eta 31n, aurreikusitako tenperaturek Iruñako gutxienez gutxieneko 18ºC eta gehienez 36ºC, eta gutxienez 20ºCeta 36ºC gehienez ematen dituzte.


“Nafarroa 2020ko gehiegizko tenperaturek osasunean dituzten ondorioak prebenitzeko planarekin” bat etorriz, mezu hau egoki deritzozuen pertsonen artean banatzea komeni da, eta tenperatura altuetan egotearen ondorioak prebenitzeko gomendioak azpimarratzea.


Kanpainaren hasierako mezuan adierazi bezala, hainbat taldetan banatzeko gomendioak biltzen dituen dokumentazio guztia esteka honetan dago: Uda, beroa eta osasuna – navarra.es.


GOMENDIOAK


Bero zakarra denean, osasun arazoei aurrea hartzeko, gomendatzen da:

· Eguzkitik babestea, eta ez ateratzea kanpora edo ez egitea ahalegin fisikorik ordurik beroenetan (12-17 h.).

· Ur eta likido fresko gehiago edatea, maiz eta egarri izan baino lehenago.

· Ahal dela ez edatea edari alkoholdunik, kafeinadunik edo azukredunik.

· Tenperatura freskoan egotea: ur freskoarekin busti, bainatu edo dutxatzea, haizegailua edo aire egokitua erabiltzea edo toki klimatizatuetara (zinemak, kafetegiak, saltokiak…) joatea.

· Arropa arina erabiltzea, eguzkitako krema ematea eta eguzkitako betaurrekoak janztea.

· Bereziki, adinekoak, 5 urtetik beherakoak, haurdunak edo eritasun kronikoak dituzten pertsonak zaintzea. Adinekoen kasuan (familiakoak, lagunak, auzokoak, etab.), haiekin harremanetan jartzea egunean bitan gutxienez, eta ziurtatzea ongi daudela eta neurri horiek hartzen dituztela.

· Lantokietan: Arreta handiz betetzea prebentzio-neurriak, estres termikoa izateko arriskua murrizteko.

· Osasun-zerbitzuekin harremanetan jartzea, sukar handia denean, kontzientziaegoera aldatzen denean, zorabiatuta dagoenean edo portaera aldatzen denean.


Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu oso garrantzitsua dela beroari lotutako patologiagatiko kasuen deklarazioa guardiako 620598903 telefonora deitzea.


The post Hurrengo 5 egunetarako aurreikuspen meteorologikoak ohiz kanpoko bero-egunak adierazten ditu, eta horrek osasunean eragina izan dezake. appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies