Berriak eta alertak

Tafallako Udalak musukoak eta pegatinak banatuko ditu bihar esku morearen marrazkiarekin

28/07/2020

Bihar arratsaldeko 16:30ean Udaletxe aurrean banatuko dira, gazteei lehentasuna emanez.


Tafallako Udalak beste 15 entitate nafarrekin batera “CO(N)RESPONSABILIDAD – ERANTZUNKIDETASUNA GARAI HAUETAN ERE” kanpaina martxan jarriko du. 2020ko uda ohiz kanpoko gisa pasatuko da memoria kolektibora, tokiko festekin duen lotura “normaltasun berrian” lausotuta geratu baita. Horrek ez du esan nahi elkartzeko, poztasunerako eta dibertsiorako uneak partekatzen ez ditugunik. Bizitzak aurrera jarraitzen du eta arreta eskatzen digu hainbat arlotan, hala nola pertsonen zaintzan, etxeko lanetan edo aisialdiaz eta sexuaz gozatzean. Hona hemen gure proposamena: jardun ERANTZUNKIDETASUNEZ


Ardurak partekatzen dituzun pertsonak errespetatu eta modu orekatuan parte hartu denbora eta zereginak banatzen dituen taldean. Aisiaz eta sexuaz gozatzean, errespetuz jokatu beti. Bai bakarrik baita baietz. Bizitza, pertsonak, erdigunea baikara. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bizitza oso, solidario eta osasuntsua bermatzen digun maskara da. Ongi erabili.



The post Tafallako Udalak musukoak eta pegatinak banatuko ditu bihar esku morearen marrazkiarekin appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies