Berriak eta alertak

Tafallako Kulturguneak urteko lehen seihilekorako programazioa aurkeztu du

27/01/2022

Atzo egindako prentsaurreko batean Tafallako Kulturgunean urtarriletik udara bitartean eskainiko dituen ikuskizunak aurkeztu zituen Tafallako Udalak. Antzerkia, musika, dantza eta umorea izango dira protagonistak egitarau anitz honetan, non kalitatezko ikuskizunetarako prezio merkeak bilatu nahi izan diren.


Ekitaldien artean Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertu-zikloa nabarmentzen da. Eskainiko dituen hiru kontzertuetarako, 30 urtetik beherakoentzako sarrera bat eskainiko da 8 €-ko prezio merkearekin, emanaldi bakoitzaren aurreko egunetan soilik erosi ahal izango dena Kulturguneko leihatilan. Antzerkiari dagokionez, Nafarroako hainbat konpainiak hartu dute parte, hala nola Puntido lokala, Azkoiengo La Trapera eta Atarrabiako El Bardo.



GEURETIK SORTUAK


Berrikuntza gisa, Kulturguneak Geuretik Sortuak programan parte hartuko du aurten, euskal geografia osoan zehar egiten dena. Ekimena euskarari presentzia emateko eta hainbat arte diziplinatan euskararen sormena, ekoizpena eta zabalkundea sustatzeko helburuarekin sortu da.


Tafallan bost antzezlan eskainiko dira, ipuin laburren liburu baten aurkezpena eta film labur bat, guztia euskaraz, ostiral honetan bertan hasiko dena Sexberdinak obrarekin.


Ikuskizunetarako sarrerak internet bidez edo zuzenean Kulturguneko leihatilan erosi ahal izango dira 12: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara.


Ikusi jarduera guztiak biltzen dituen liburuxka


The post Tafallako Kulturguneak urteko lehen seihilekorako programazioa aurkeztu du appeared first on Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies